Beñat Sarasolaren hitzalditik ohar batzuk

IMG_20160227_103947

Joseba Barriolak:

Larunbatean egin genuen Burujabetzaren Hariak egitasmoaren Kulturari buruzko GOSARIA.
20 lagun egon ginen. Primerako bizkotxoa, naranja zumo eta kafea. Giro atsegina, jendearen partizipazioa, taldetan, gogotsua eta zabala. Ohar hauetan bi parte joango dira. Lehenengo partean Beñat Sarasolaren hitzaldiaren inguruko nire komentarioak. Bigarren partean talde lanetan landu ziren gaien informazioa eta nire komentarioak.

LEHEN PARTEA: HITZALDIA.

Beñat Sarasolaren hitzaldia ederra izan zen. Gai orokor garrantzitsuak ukitu zituen, eta gertuko adibideekin (Gugemghein eta Donostia 2016 batez ere) geure esperientziara gerturatu.
Hauek dira, nire memoria eta laburpenaren arabera, gai orokor horiek:

1.- Dena da kultura ideia garrantzitsua da, bainan aldi berean kultura sortzailearen esparrua bereizteak ere badu bere garrantzia.

“Dena da kultura” enfokeak bi ekarpen nagusiak ditu:
a) Egunerokotasunean xertatzen zaigun kulturaren garrantzia azpimarratzen du (lanean, eskolan, kalean, komunikabideetan, espektakulutan, aisialdiaren antolakuntza programatuan…). Izan ere, merkantzien mundua zabalduz joan den bezela (dena merkantzia bihurtzeko helburuarekin) kultura bera ere merkantzia bihurtzen joan zaigu. Eta kultura-merkantzia horren kudeaketan apropiazio pribatua eta propietate horren kontzentrazioa (Holliwoodetik hasi eta egunkarien/telebisten propietate pribaturaino, unibertsitateen pribatizazio eta merkantilizazioaraino, informazioaren eta aisiaren baliabideen pribatizazio erraldoia) altzairu, kotxe, energia, elikadura edo banka sistematan eman den antzekoa da. Eta hori dena, egunerokotasunaren antolakuntza ezarriaren arabera eten gabe barneratzen gaitu sistema kultural merkantil kapitalista honen munduan. Egia esateko, kulturaren sistema ezarria “kontzentrazio eremu” globalizatu bat da, non norbanakoen garapen aske eta kritikoa eta herrien subordinaziorik gabeko garapen kulturala itotzen den.
b) Enfoke honen bigarren ekarpena da bananketa maltzur bat agerian jartzea. Badirudi 2016ko Kulturaren Hiriburutza zerbait kulturala dela (nahiz eta funtsean kultura degradatuaren egitasmoa eta interes urbanistiko eta ekonomiko pribatuen sustapena den), bainan Kutxabanken espolioa ez dela kultura, ekonomia baizik. Aldiz, Kutxabank-en espolio ezinezkoa da bankuei eta finantza dinamikari buruzko begirada jakin bat gabe. Kutxabank-en espolioak gure begirada lantzen du eta erakusten digu normal bezala hartzea lehiakortasun kriminala (gero gerrak sortzen dituena) eta normal bezala hartzea denon ondarea lapurtzea, inork ezagutzen ez duen “ekonomia” izeneko jaun baten agindua nahitanahiez bete behar delako. Hitz batez, Kutxabanak espolioa ekintza kulturala ere bada: gugan txertatzen ditu balio batzuk, adibidez, etsipena eta ezintasuna. Antzeko gogoeta egin daiteke Irak-eko gerrari buruz: ez al zen ekintza kultural islamofobika erraldoia, ez al zen irakaskintza maltzur bat erakustea gezurrak (“armas de destrucción masivas” horien kontuan) duen balioa. Ez dago ekintza ekonomiko, politiko balio kulturaletan oinarrituta ez dagoena eta balio kultural jakin batzuk hedatzen dituena.

“Kultura sortzailea” azpimarratzeak beste ekarpen batzuk ditu. Ez aurrekoekin kontrajarria, osagarriak baizik. Izan ere, kultura sortzaileak baditu berezitasunak. Hasieran normalian zerbait benetan berri eta eder sortzen danean, gutxiengo batean hartzen du babesa eta handik joaten da hedatzen. Adibide jarri zuen Beñat Sarasola “Sex Pistols”-en lehen kontzertua. Denera, kantanteak kontatuta 30 bat pertsona egon ziren. Bainan 30 horietatik, kontzertuak txundituta eta bultzatuak, hurrengo urteetan futbol zelaiak bete zituzten hiruzpalau talde sortu ziren. Politika kulturala kantitateari begiratuta baldin badago (eta hori da joera nagusia: Gugemghein arrakasta du horrenbeste milioi pertsona handik pasa direlako… bainan zenbat ziren bizkaitarrak? %0,003?. Babestuko dugu halako zinema festibala? Zergatik? Jende asko joaten delako? Hori al da kultur erizpidea? Atlantikaldia arrakastatsua izan bada, zergatik izan da arrakastatsua? Jende asko joan delako? Eta punto? Edo ekitaldiak kalitate onekoa izan direlako? Eta jende gutxi egon bada, bainan kalitate itzelekoa izan bada? Orduan nola baloratu hori? Kantiateari begira bakarrik egindako balorazioa, balorazio antikulturala da. Nola orduan babestu kultura sortzaileak? Sormena ezin da planifikatu. Sormenak bere ibilbidea du. Froga eta froga, saio eta saio eta puff! agian asmatu duzu eta “en el clavo” jo duzu. Nola baloratu saio eta saio eta saio horiek, zuzenki fruiturik ematen ez dutenak, bainan sormenerako ezinbestekoak direnak?

2.- Ondarea eta sormena. Ondarea zaindu behar da, banan ezin da sakralizatu, fosilizatu eta ukiezina bihurtu. Tradizioa sortzeko eskubidea dugu. Guk heredentzian jaso dugunarekin zer egin nahi dugun guk erabaki behar dugu. Aitzpitarte zaintzea eta mantentzea eta inbestigatzea erabaki bat da, bainan Aitzpitarteri zein jokoa eman nahi diogun gaur egungo herrikideen garapen pertsonlari begira ere, gure erabakia da. Hor mantendu dezakegu ezertarako erabili gabe edo gure aberastasun kulturala sakontzeko. Bestalde ondarean baditugu ohiturak, dantzak, hizkuntza bera. Horiek etengabe aldatuz joan dira historian zehar, eta gure eginkizuna ez da horiek fosil bezala mantentzea, horiekiko estima osoarekin bainan horien gain gure garaiko sormenerako elikagai bezala erabiltzea. Zergatik egiten ditugu ihauteriak? Tradizioa direlako eta punto? Edo tradizio hori (agintariez farra egitea, agintarien aurka parodiak egitea, gizartearen arau eta legeen (mota guztikoak: elikaduraren alorrean, bizitza afektibo-sexualaren alorrean, ziurtasunaren alorrean) absolutismoa bere lekuan jartzea) gaur egun ere gure gaurko beharrei erantzuteko modu bat izan ditekeelako, eta orduan gaur egun sortzen dugu ihauterien forma egokia, bainan guk sortzen dugu. Eta ez gara mugatzen garai bateko ihatueri modua sakratu eta ukiezina bezala mantentzera. Badago hemen zer pentsatu eta zer konparatu. Zubietako txuntxurroak edo Altatsuko momotxorroak neska eta mutilak izaten dira, inolako arazorik gabe. Irungo eta Hondarribiko alardeetan tradizio sakratua eta ukiezina dela dirudi zenbait jendearentzat. Ondarearekin, orohar, egiten den kultura jaso dugun, heredatu dugun nortasunaren baieztapenera zuzenduak daude gehiago. Sormena deitzen dugunarekin gure seguridadeak, gure dudarik gabeko “zentzu komuna” kolokan, ezbaian, jartzen dira eta sormenak jende kritikoagoa (bere buruarekin, nortasunarekin, egoerarekin) izatera bultzatzen du, izan ere aldaketa etengabean murgilduak gaude eta egoera-arazo-posibilitate berriak begirada berriak eskatzen digute.

Bestalde ondarea zer den ere definitzea beste gai garrantzitsua da. Bereziki gure aurrekoen historiaz ari garenean. Atlantikoa gure herriaren historian zer ikusi handia izan duela esatea ondo dago, ebidentea da, gure herriko historia (edozein historia) irakurri duenarentzat. Ondo dago, bainan horrekin ez dugu ezer egiten. Zer izan da Atlantikoa gure herriarentzat. Eta historia ofizialari prudentzia pixko batekin begiratu behar zaio. Gamon izan zen gure herriko kronista famatua. Bainan Gamonen begiak ez ziren neutroak. Gamonentzat gure konkistadore eta kolonizadore eta esklabuen salmentan ibilitakoak etabar…. ohore handiko pertsonaiak dira, eta gure herriko gloria… Espainiako Errege esklabista, indioen akatzaile, urrearen lapurrak, Nafarroako konkistatzaileak etabar etabar….izan ziren horiek boteretsuen artean kokatu zituelako (Capitan General de las ARmadas del Rey de España izan ziren gure herrikide batzuk) eta Korsario indioakatzaile izan zen Icuza jaunari ohore handiz kale bat jarri zion gure herriko Udalak duela urte mordoxka bat. Gure historia ezagutzea premiazkoa da, bainan gure historiaren errelato neutrorik ez dago. Historia batzuk dominazioaren eta dominanteen begiekin eginak daude eta beste historia batzuk emantzipazioari begira landuak dira. Eta bakoitzak erabaki beharko du zein aldean jarri nahi den.

3.- Espektakuluaren gizarte eta kultura edo kulturaren espektakulua gizartean.
Gai hau ere garrantzitsua da, eta hitzaldiaren muina izan zen. Garbi geratu zen niretzat mundu kritiko baten ateari zirrikitu bat ireki diogula, bainan gogoetak egiten jarraitzea mereziko zuela. Bost idei nagusi azpimarratuko nuke nik.
1.- Irudiaren bidez egiten dira pertsonen arteko harremanak. Ez du importa irudia sortzeko izan den prozesua, ez du importa irudiaren erreferentzia soziala, ez du importa irudiaren mezua. Irudi polita, erakargarria, dibertigarria, ondo pasatzekoa baldin bada, eta jende hurbiltzen bada, arrakastatsutzat definitzen da. Arte lan bat ona delako dago museoan? Ez. Museoan dagoela da ona!!!! Horrela funtzionatzen du gaur egun kultura. Irudia baldin baduzu, existitzen zara. Irudia ez baduzu ez zara existitzen. Horrela ikusten dugu zero balio ez duten “espektakuluak” (hau da, jendea iratzartzeko ezer balio ez duten gauzak) kristoren oiartzuna dutela medioetan, eta balio handiko gauzak gelditzen dira aipamenik gabe. Ikusten ditugun pelikulak onak dira baldin eta Oscar bat izan badute. Orduan, zentzu amankomunerako, publizitate asko duten pelikulak onak dira, publizitate asko dutelako. Danacol anuntzioarekin bezala, “errekomendatuena” delako, horregatik da onena!!!! Bainan nork errekomendatzen du? Hain justu Danacol egiten duen empresaren publizitateak!.
2.- Esandakoaren ondorioz ematen da kulturaren banalizazioa. Eta banalizazio horrek esparru guztietara hedatzen da. Adibide bat informatiboak: entzuten eta ikusten duzu milaka etorkin daudela Europako mugetan dauden balditzetan eta handik minutu batera esaten dizute informatibo berean ez dakit zein dukesaren semea ezkondu dela eta bazkarian 2000 gonbidatuak izan direla eta segituan esaten dizute Orkesta Sinfonikoak Andra Mari koruarekin Malherren “Sinfonia de las mil voces” emango duela Kurtsaalen. Banalizazio absolutoa. Malherren sinfonia hasten da “Veni creator Spiritus” kantarekin eta jainkozko sua mundu honen gainean eskatzen du, hainbeste miseria eta sufrimenduekin amaitzeko. Bainan dena, emigranteen egoera, eta aberats horren ezkontza, eta Malherren sinfonia, dena banalizatzen da.
3.- Espektakuluarekin, kultura bihurtzen da “pentsamendu positibo”-aren transmititzaile. Hau da, status quoaren pazifikazio angelikala. Espektakuluan denon biltzen gara eta Trentoko zeruan bezala, todos cantamos en armonía edo harmonia ederrean jotzen dugu danborra Donostiako kaleetan barrena. Harmonia norekin? Behetowenekin, bai. Zergatik? Europako Troikaren himnoa delako? Bainan zer da Troika hori? Behetowenek defenditzen libertadearen enterradorea? Orduan, pozik jotzen dugu danborra Donostiako kaleetan, harmonia osoan libertadearekin eta libertadearen enterradorearekin!!!! Ez al zen Solana, NATOko burua eta BArroso Europa Komisioaren burua gerraren eta austerizidioaren simboloak? Ez du importa. Banalizatua dago dena. Dena harmonian. Jo dezagun danborra. Nork ikusiko gaitu? Turistak. Zein turistak? Dirua duten turistak! Eta gu, berriz, Donostiarrok, titiritero izan gabe, gobernatzen gaituzten indarren monigoteak gara.
4.- Espektakuluak jendearengan jarrera pasiboa elikatzen du. Jarrera pasibo hori da hain zuzen Merkatuaren agindupean dagoen kulturak duen eginkizuna. Merkatu horren agintarien (Ibex 35, multinazionalak, banku handiak, eta jendilaje horren zerbitzuko politikoak), guzti horien eta egiten duten desmasien aurrean jendearen jarrera pasiboa elikatzea ba sistemarentzako guztiz guztiz premiazkoa.
5.- Horregatik du horrenbesteko garrantzia diseinoa. Donostia 2016ko hasierako ekitaldia izan horren froga gertuenekoa. Ekitaldi espektakularra behar zen eta diseino guztiz landua behar zuen. Ez du importa eskeintzen denaren zentzua, normalian eskasa eta manipulatua, importa duena de diseino ikusgarria, jende pasiboarentzat erakargarria, pasibotasunean mantentzera bultzatzen duena. Adituak konponduko dute zure aisiaren beharra. Erakustea bera bihurtu da kulturaren erdigunea. Erakutsi ezazu polita, eta arrakasta segurua duzu.

Puntu honetara iritsita taldekako lanei buruz hitzegin beharko nuke. Gogoan dut gure taldean ukituriko gaiak. Hauek izan ziren: Donostia 2016ko egitasmoari buruzko gogoeta orokorrak eta Bilduk egin zuenari buruzko gogoetak. Bestaldetik GOT-ek egiten dituen kale antzerkiak edo performanceak abiapuntu bezala hartuta, emantzipazioan eta emantzipazioaren edozein alorrean –sindikatuen grebak, ekologisten erreibindikazioak, emakumeen empoderamendua, etxebizitzaren eskubidearen defentsan, errausketarik ez kanpainetan– festak eta arteak (titiriteroak, antzerkilariak, abeslariak, idazleak, pintoreak, arkitekotoak, eskultoreak…) behar duten lekuari buruzko gogoeta. Eta hari hortatik tira Inauteriak ere izan ziren gure taldeko gogoeta gai. Bainan honaino iritsita nekatuta nago idazteaz, eta Foroan egon zirenetako baten batek ohar hauek osatzeko, kritikatzeko, hobetzeko lana hartzen badu pozik irakurriko dut. Bale.

, ,

No comments yet.

Utzi erantzuna