¿Eres abertzale? No. Soy vasca y ciudadana del mundo.

800px-Adolph-von-Menzel-Tafelrunde

Uztailak 24ko Diario Vasco-n, Pili Zabalari egindako elkarrizketatik azpimarratu zuten titularra horixe izan zen:

“¿Eres abertzale?.

— No. Soy vasca y ciudadana del mundo”.

Desioak eta errealitatea nahasteak nahasketa sor dezake. Pili Zabalak nahi du izan, uste dut, “ciudadana del mundo”. Nik ere bai. Eta badakit horra iristeko traba asko, guztiz gaur egun errealak direnak, eraitsi behar direla. Adibidez: gaur egungo Estatu Batuak, edo gaur egungo Espainiako Batasun Hautsiezina. Bitartean, “ciudadanía del mundo” delakoa, desio bat da, baliotsua, baina existitzen ez den zerbaiten desioa. Aldiz, Pili Zabala, ni bezala, izan, “ciudadana española” da. Horrela bada, desioak eta egitasmoak nahasten ez baditugu, irudika dezakegu beste elkarrizketa bat:

“¿Eres abertzale?

— “No”.

— “¿Eres ciudadana del mundo?.

— “Me gustaría. Pero ser-ser, no lo soy, eso no existe, aunque aspiro a ello.

— “¿Eres ciudadana de algún lugar?

— “Sin otro remedio, pues mi deseo es otro, soy ciudadana española”.

–“¿Se puede ser ciudadana española y ciudadana del mundo?”

— “Es complicado, porque la ciudadanía española no abre puertas a la ciudadanía universal, y en cambio las cierra para impedir que todos los que viven en España sean ciudadanos”.

— “¿Se puede ser no-abertzale y aspirar a una ciudadanía universal?

–“Si”.

— “Se puede ser abertzale y aspirar a una ciudadanía universal?

— “Si”

–“De modo que la diferencia fundamental entre ser abertzale y ser no-abertzale, sería la aceptación o no de la nacionalidad española?

… “Bueno. Habría que matizar…”

Mikelazulo Elkartean egindako hitzaldi baten izenburua hauxe zen: “Ez naiz abertzale. Independentista naiz”. Hitzaldia, Euskal Herrirako gerorako egitasmoei buruzkoa zen. Hitzaldia ez zen “esentziei” buruzkoa: “abertzalea naiz edo ez-abertzalea naiz”. Hitzaldia zen: zergatik nahi dugun independentzia denontzako (abertzaleentzat eta ez-abertzaleentzat). Hitzaldiaren gaia: aldaketarako egitasmoaren estrategia zen.

Karim lagun marrokiarrak, pateran gurera etorria, esan al dezake: “Marrokiarra naiz eta “ciudadano del mundo”? Agian desio hori du. Bainan bere borroka da “nacionalidad española” eskuratzea. Besterik ez du lurralde honetan, gu bezala. Eta begi onez ikusten du independentzia. Garbi ikusten bait du, Euskal Herri Independientea beraren ekarpenaz ere osatuko dela, eta Independentzia horretan “ciudadano vasco de pleno derecho” izango dela, bera eta bere alaba euskaldunak Euskal Herrian jaioak.

Pili Zabala eta Podemosekin dudan eztabaida ez da esentzia eta desioen artean zer aukeratu. Errealitatea aldatzea baizik. Eta errealitatearen kate gordin nagusienetako bat, esentzia espainolaren muina “España Una e Indivisible” izatea da. Eta hauxe da piraten legea: kateak haustea. Erantsi dezagun piraten legearen osagarria: bizitza plazer bat da.

Joseba Barriola.

Irudia: https://es.wikipedia.org/wiki/Despotismo_ilustrado#/media/File:Adolph-von-Menzel-Tafelrunde.jpg

 

No comments yet.

Utzi erantzuna