Zer da?

BurujabEtzarEn * Hariak

Garai interesgarriak bizi ditugu, bai munduan eta bai Orereta/Errenterian. Kapitalismoak bizitzaren aurka egiten jarraitzen du modu basatian, itsu, eta orain eta hemen indarrean dagoen demokraziaren deskonposizio sintomak nabariak dira. Garai interesgarriak, erronka handiak eta erronka berriak, aldaketa sakonen garaiak. Iraganetik ikasiz baino guri geuri dagokigu garai honetako emantzipazioaren hitzak formulatzea eta ekintzak burutzea.

Erantzunik eta alternatibarik bada, horrek jendartetik etorri beharko du,etorkizuneko Euskal Herri burujabea, justizia sozialean oinarritua, patriarkatuaren saretik askea eta hondamendi ekologikoari aurre egingo diona eraikiko duen jendarte kritiko eta aktibotik. Eta horretarako herritarrok pentsamendu kritikoan eta eraikuntzarako tresnen ezagutzan prestatu behar gara.

Horretarako Orereta/Errenterian Burujabetzaren hariak: pentsamendu kritikorako foro irekia sortu dugu, eztabaida eta formaziorako foroa, herritarrak burujabetzarako tresnetan ahalduntzea helburu duena, horrekin batera pentsamendu kritikoan sakonduz. Eztabaida, hausnarketa eta formaziorako saioak antolatuko ditugu, elkarlanean eta prozesu dialektikoen bitartez guztiok batera helburuak lortzeko asmoz.

Eraldaketaren bidea burujabetzaren hariak josiz sortu nahi duzuen herritar guztiak gonbidatuta zaudete.

Lekua:

Mikelazulo K.E.


Beheko kalea 4
Orereta,
Gipuzkoa
20100
Euskal Herria

Telefonoa: 943 51 70 02
Webgunea:
Mikelazulo.org